Errenteriako auzoetako emakume elkarteek ekintza ugariz beteriko programa osatu dute ikasturte honetarako,
Emakumeok martxan leloa jarri diote.
11 auzo eta emakume ugari antolakuntzan, 100 bat ekintza auzo eta ordu desberdinetan. Aukera badago, begiratu, aukeratu eta izena ematea besterik ez dago. Iaz guztira 1341 emakumek parte hartu zuten elkarrekin egon eta jendartean parte hartzea helburu duen programa honetan.
Aurten ere yoga, zumba, euskal dantzak, oihal birziklapena, eskulanak, memoria lantzeko ariketak, aretoko dantzak, hip-hopa, mahai jokoak, oleoa, marrazketa, sevillanak, elikadura, gimnasia, kultur arteko sukaldaritza, ukenduak, medizina naturala, antzerkia eta informatika egongo dira, besteak beste. Ordutegi eta ekintza guztiak
eskuorri honetan bildu dituzte.
Izen ematea elkarte bakoitzean egin beharko da, kuota ere haien araberakoa baita. Irailaren 18, 19 edo 20an, 17:00etatik 19:00etara egongo da hori egiteko aukera.