Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Gizon bakarra lasterketa buruan

Fausto Coppi txirrindulari italiarrari buruzko biografia idatzi Raul Perezek. 1940 eta 1950 hamarkadetako txirrindulari handienetakoa izan zen ‘Il campionissimo’. Garaipenak tragediarekin uztartu zituen Castellaniakoak

Erik Gartzia Egaña
Pasaia
2018/09/17
biba coppi

[Ilustratzailea: Isabel Mancebo Balda].

Un uomo solo è al commando, la sua maglia è biancoceleste, il suo nome è Fausto Coppi. Horrela deskribatu zuen RAI?irratiko Mario Ferretik 1949ko ekainaren 10ean Cuneo eta Pinerolo artean jokatutako Giroko etapatzarra. Fausto Coppi txirrindulari italiarrak (Castellania, 1919-Tortona, 1960) erabakita utzi zuen bere hirugarren maglia arrosa —denera bost Giro irabazi zituen—, eta ia hamabi minutu atera zizkion Gino Bartali handiari. Bere herrialdeko lasterketan ez ezik, arrakastak lortu zituen Tourrean —hiru eskuratu zituen—, klasika handietan eta pistan. Eta ortzadar maillota janztea ere lortu zuen. Bigarren Mundu Gerrak eragindako etenarengatik ez balitz, auskalo palmaresa zenbat gizenago izango zuen. Garaipenengatik, Il campionissimo izengoitia irabazi zuen. Bizikletan ibiltzeko moduagatik, L’airone (koartza) izena jarri zioten. Raul Perez Pasaiako AEK Txirrita euskaltegiko irakasleak Coppiri buruzko biografia idatzi du, autoekoitzita: Biba Coppi!. Onartzen du kuriositatez abiatu zuela liburua egitea, Jacques Anquetili buruzko biografia idatzi zuenean: «Askotan aipatzen zen Coppiren izena. Ziurrenik horrek piztu zidan kuriositatea. 2013an, Anquetilen biografia egin nuenean, gogotsu geratu nintzen». Garaiko arerio handi izan zuen Bartaliri buruz, gainera, asko irakurrita zuen, eta Coppiri buruz ezer gutxi zekien. «Coppik mitikotasun ukitu bat badu, eta ni txirrindularitza zalea izanda, gustuko dut ukitu hori duten txirrindularien berri izatea», aitortu du Perezek.
Perezek Coppik zuen mitikotasunak erakarrita idatzi du haren biografia
Liburu zaharretan zer suma hasi zen, eta han aurkitu zuen Coppik bizitza oso literarioa —edo zinematografikoa— zuela:?bere garaipenei estuki itsatsita zegoen tragedia, gurpila eta asfaltoa balira bezala. Horietako batzuk zerrendatu ditu Perezek:?«Konfiantzazko pertsona eta masajista zuena, itsua zen; Coppi bera Bigarren Mundu Gerrara deitu zuten, eta kontzentrazio esparru batetik pasatu zen; orduaren errekorra hobetu zuenean, Milango Vigorelli belodromoa bonbardaketek kaltetuta zegoen; Serse anaiaren heriotza lasterketa batean…». Gainera, Giulia Locatellirekin harreman sentimentala hasi zuen, artean biak beste pertsona batzuekin ezkonduta zeudenean. Horrek hautsak harrotu zituen Vatikanoak eragin handia zuen —eta duen— Italian. Coppi, erakargarriagoa Il campionissimo Italiako txirrindularirik onena izan da, baina historiakoa Eddy Merckx izan zen. Hala ere, Perezentzat, Bruselako kanibalak ez du hainbesteko amurik: «Ez nau hainbeste erakartzen. Ez dut zalantzan jartzen inoizko onena dela. Bere historia arakatuta, egongo dira horrelako pasarteak, baina miseria handian bizitzea, Bigarren Mundu Gerratik bizirik bueltatzea eta txirrindularitzan jarraitzea… Horrek mitikotasuna ematen dio Coppiri». Txirrindularitza, gainera, epikarako eta literaturarako kirol aproposa dela iritzi du: «Kirol guztiek dute puntu hori, baina uste dut txirrindularitzak besteek baino gehiago duela. Orain anoa puntuak hamar kilometroro dituzte, baina lehen iturri bat ikusten zutenean, hara botatzen zuten euren burua». Gainera, kirola aire librean egitea faktore garrantzitsu bat dela erantsi du Perezek: «Ausak paper garrantzitsua jokatzen du, eta ausardia handia behar zen errepidera ateratzeko: kristoren ekaitza egiten bazuen, txirrindulari batzuk ez ziren helmugara iristen».
raul perez biba coppi

Raul Perez Martinez, Bianchi taldea zenaren ‘casquette’-arekin.

Epika hori egunkarientzako altxorra izan zen, eta aleak saltzeko erabili zuten. Izan ere, eurak izan ziren hiru asteko probak sortu zituztenak. Errepidean arerio zirenei pressing-a egiten zieten, are egunkari gehiago saltzeko. Coppiren kasuan, Bartalirekin zuen lehia ustiatu zuten, eta Italiaren dualitatearen ikono bihurtu ziren bi txirrindulari haiek: Bartali katoliko-kontserbadorea, eta Coppi ezkertiar-laikoa. Literatura egunkarietan, eta egunkarietako idazkera liburuan. Biba Coppi!-n irakurterraza egiteko idazkera erabili du, periodistikoa, Perez kazetari zeneko garaietakoa. «Nik ez daukat ez gaitasunik ez interesik hizkuntza jasoa erabiltzeko. Goi mailako idazle batek bere estiloa ezarri nahi du. Nik ez. Nik nahi dudana da Coppiren istorioa bertan geratzea». Eta euskaraz. Arrastoa Malariak moztu zituen koartzaren hegalak, eta bere hiletara 50.000 lagun hurbildu ziren. Gaur egun Italiako kulturaren parte da, eta haren omenezko museoak eta estatuak zutik diraute. Oarsoaldean eta Bidasoan ere utzi zuen arrastoa, txikia bada ere: 1949 Frantziako Tourra bertako errepideetatik pasatu zen. Liburua Pasai Antxoko Urdin liburudendan, eta Errenteria-Oreretako Xenpelar kulturdendan nahiz Noski eta Mirentxu liburudendetan aurki daiteke. Badakizue nor den protagonista:?lasterketa buruan bakarrik zihoan gizon bat; maillot txuri-urdina zeramana; bere izena Fausto Coppi zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.