Itturri merkataritza elkarteak 'Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi' kanpaina jarriko du martxan berriz ere, datorren asteazkenean
Itturri barruan dauden establezimenduetako kideak, Eneritz Arbelaitz alkateordearekin.
Herriko komertzioetan erosketak egitea bultzatzeko asmoz, Itturri Merkataritza Elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina jarriko du martxan. Bigarren aldiz egingo dute, eta asteazkenean —hilak 19— hasiko da, urriaren 11ra arte.
Itturi elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak eginez gero, zozketa txartela jasoko du bezeroak. 100 euroko bost txartel zozkatuko dituzte, elkarteko kide diren establezimenduetan gastatu ahal izateko. Urriaren 13an sarituak zeintzuk diren jakinaraziko dute, Garagardo Festan.
Udalak kanpainarekin bat egin du, eta oiartzuarrak animatu ditu, bere herrian eros dezaten. Komertzio txikia bultzatzeko jarduerekin bat egiten duela jakinarazi dute. “Komertzio txikia herriari bizitza emateko ezinbestekoa da. Bertan kontsumituz, herriko ekonomia indartzen da”, gaineratu du udal erakundeak.
- Arkupe hortz klinika.
- Baobab.
- Dixidu diseinu grafikoa.
- Elordi janari-denda.
- Elorsoro fisio-osteopatia.
- Esnatu altzariak.
- Garbiñe estetika zentroa.
- Itziar edergintza.
- Izaro arrandegia.
- Kabitxo taberna.
- Kinkila.
- Lizar harategia.
- Lizarralde ortopedia.
- Mapfre.
- Martin harategia.
- Mikel Elizetxea masajista.
- Nerea Jauregi ile-apaindegia.
- Pausoz pauso klinika podologikoa.
- Pili arraindegia.
- Txintxosta ile-apaindegia.
- Urkola optika.
- Urrats paperdenda.
- Zabaleku informatika.
- Zapirain estankoa eta loteri-denda.
- Zubillaga aholkularitza.