Sanpedrotarra Arraun Elkarteak arraunlari gazteei zabalduko dizkie ateak

Hilaren 26tik aurrera eman dezakete izena 2002 eta 2007 urteen artean jaiotakoek.

Hilaren 26tik aurrera matrikula zabalik egongo da Sanpedrotarra Arraun Elkartean hasi nahi duten neska eta mutil gazteentzat. Elkartetik jakinarazi dutenez, 2002 eta 2007 urteen artean jaiotako haur eta gazteek eman dezake izena, kimuak, haur, kadete eta gazte mailetan aritzeko. Zehaztu dutenez, entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dituzte 18:00etatik 19:30era. Interesdunek Kalparrako instalazioetara jo behar dute izena ematera, eta bertan jasoko dute behar duten informazio guztia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.