Urriaren 19an bilduko dira Pasaiako Irakurleak, Trintxerpeko liburutegian, ikasturteko lehen eleberriaz hitz egiteko.
2003an argitaratu zuen Xabier Montoiak ‘Denboraren izerdia’
Pasaiako Irakurketa Kluba hasia da lanean. Ikasturterako lehen liburua zein izango den plazaratu dute jada: Xabier Montoiaren
Denboraren izerdia, horixe proposamena. Urriaren 19an elkartuko dira, Trintxerpeko bibliotekan, 19:30ean, ohi bezala, Xabier Etxaniz Rojoren gidaritzapean.
Orain dela bi ikasturte jarri zuten martxan Pasaiako Irakurketa Kluba, eta ordutik hilean behin elkartzen dira herriko literaturazaleak, beti herriko biblioteketan, aurrez irakurritako euskarazko eleberriaren gaineko inpresio eta iritziak herriko beste irakurzaleekin partekatzera.
Taldea erabat irekia da, eta interesdunek herriko udal biblioteketan izena eman dezakete. Matrikula doan da. Klubak hilero proposatuko dituen liburuak herriko biblioteketan har daitezke maileguan.