Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaiako Udalbatzak Euskaraldia babestu eta bultzatuko du

Adierazpen bateratua egin dute Pasaiako Udalean ordezkaritza dute talde guztiek.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/09/19
Euskaraldia atxikimenduak biltzen hasi da, eta Pasaian, zerrendan lehena, Udalbatzarena. Gaur eguerdian agertu dira prentsa aurrera udalean ordezkaritza duten talde guztiak, elkarrekin, Euskaraldia babestera. Izaskun Gomez alkateak eman dio hasiera prentsaurrekoari, eta irakurketa gaztelaniaz egin badu ere, euskaraz bukatu du bere mintzaldia, euskara ikasten hasi dela iragarriz, eta herritarrak bide bera hartzera animatuz. “Ni hasia naiz bide hori jorratzen eta gainontzeko pasaitarrak ere animatu nahi ditut”, esan du alkateak Pasaian euskararen erabilera bultzatu beharra dagoela baietsi ondoren. Erabilera bultzatu, ulermenari garrantzia eman Agerraldian euskarak Pasaian bizi duen egoeraren berri eman dute, datu batzuk nabarmenduz. Esan dutenez, ezagutzak nabarmen gora egin duen arren, erabilera ez da neurri berean hazi. 2016. urtean egindako VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, Pasaian bizi den 2 urte edo gehiagoko biztanleriaren %43,17 euskalduna da eta biztanleen %63,48 euskara ulertzen du. Erabilerari erreparatuz gero, ordea, Pasaiako 15 urtetik gorakoen artean soilik %15,75ek hitz egiten dute euskaraz. Datuen irakurketa eginda “euskara inflexio puntu batean” dagoela defendatu dute, eta aurrerantzean landu beharreko bi lan ildo nabarmendu dituzte: erabilera bultzatu, eta horretarako ulermenari garrantzia eman, “euskara ulertzeak euskaraz hitz egin nahi dutenei bidea irekitzea” ekarriko duelakoan. Euskara zinegotzi Nahikari Oterminek, bere aldetik, udalak Euskaraldia sustatzeko hartutako konpromisoen berri eman du eta, besteak beste, udalaren barruan ahalik eta Ahobizi eta Belarriprest gehien lortzeko ahalegina egingo dutela iragarri du. Oposizioko taldeetako bozeramaileak ere mintzatu dira. Pasaiak Ahal Du-ren izenean Nerea Gonzalez Bastardok herritarrak Euskaraldian parte hartzera deitu eta euskararen erabilera bultzatzea eskatu du, eta EH Bilduren izenean Migel Mari Torreak hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera indartzeko beharra berretsi du. Tokiak tokiko dinamikak Bihartik aurrera egongo da zabalik Euskaraldian online izena emateko epea. Euskararen aldeko iniziatiba hau tokian tokiko eragileak ari dira bultzatzen. Pasaian Euskaraldiak talde propioa du, eta Antxon, esaterako, gaur bertan dute bilera, besteak beste barrutiko hamaikakoa osatu eta aurkezpena prestatzeko. 18:00etan da batzarra, kultur etxean. Pasaiako Euskaraldiaren aurkezpen orokorra hilaren 12an egin zen Donibanen, eta urria hasieran barrutikako aurkezpenak izango dira. Online ez ezik, herriko HAZ bulegoetan eta liburutegietan eman daiteke izena.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.