Oiartzungo Udalak euskaltegi homologatuetako gastuen %70era arte finantza dezake hainbat baldintza beteta
Sagastui, Ballesteros eta Azpiroz.
Oiartzungo euskaltegi homologatuan (Intxixu AEK) edo herrian ez dauden aukerak beste euskaltegi homologaturen batean ikasten duten oiartzuarrek Oiartzungo Udalaren beka jasotzeko aukera dute. Beka laguntzen barruan sartuko dira herrian antolatzen diren beste euskara eskola batzuk: AISA, ostalari eta merkatarientzako eskolak…
Beka sistema horren bitartez, ikasleek %70era arteko finantzazioa lor dezakete. Intxixuko ikasleei, gainera, matrikularen erdia aurreratzen die udalak.
Euskara zinegotzi Ioritz Aizpuruk eta Intxixu AEK-ko Saioa Ballesteros eta Yurima Sagastui kideek oiartzuarrak animatu dituzte euskara ikastera edo beren maila hobetzera. Udalak erraztasunak eman nahi ditu euskara ikasteko bidean.
Informazioa
Euskara Saila
- Helbidea: Aialde kalea 2, beheko solairua, Fermiñene etxea.
- E-posta helbidea.
- Telefono zenbakia: 943 49 38 42.
Intxixu AEK
- Helbidea: Aialde kalea 2, Fermiñene etxea.
- E-posta helbidea.
- Telefono zenbakia: 943 49 39 57.