[GALERIA] Kulturarteko topagunea da jada Errenteria

Hasi da Atlantikaldia. Aurten, hasiera ofizialik gabe, baina ekintza ugarirekin girotuta.

Pasaiatik ekarritako ontziak iritsi dira Oiartzun ibaira

Hasi da Atlantikaldia. Aurten, hasiera ofizialik gabe, baina ekintza ugarirekin girotuta. Haurren olatua, ontzien iritsiera, askotariko jolasak, aniztasunaren itsasargiaren eraikuntza eta Pauline eta Julietteren kontzertuak eman diote hasiera bosgarrenez antolatu den kultur topaketa eta musika jaialdi honi. Gauean lehen itsas elkarrizketa izango da itsasargi Nagusia, Zumardian: Manez eta Kobreak + Aiace & Duo B.A.V.I. Datozen egunetarako ia 100 ekintza aukeran adin eta estilo guztietarako. Jende ugari hurbildu da kuxkuxeatzera eta datozen lau egunetan giro aparta egongo dela usaindu daiteke. Hona hemen egitaraua. HITZAk zenbait irudi bildu ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.