Lezoko Udalak elkartasuna helarazi die Gaintxurizketako pasabidean hildako gaztearen senideei

Zer gertatu zen ikertzen ari dira eta gertatutakoa argitu ahala informazio gehiago emango dutela agindu dute.

Oinezkoen pasabideak trenbidea zeharkatzen du Gaintxurizketan. Argazkia: Rabeka Parras.

Oiartzungo 16 urteko mutil bat hil zen atzo Lezoko Gaintxurizketako geltokiaren pasabidean, trenak harrapatuta. Lezoko Udalak gaur doluminak helarazi die gaztearen senide eta lagunei. Udalak jakinarazi duenez, gainontzeko erakunde arduradunekin elkarlanean ari dira istripua argitzeko, eta gertakariak argitzen diren heinean informazio gehiago zabalduko dutela agindu dute. Gaintxurizketako oinezkoen pasabidea konpontzea premiazkoa dela  uste du Lezoko Udalak, etorkizunean halako istripu gehiago gerta ez daitezen, eta oinezkoen pasaibidearen konponketa bere eskumenekoa  ez den arren, konponketa lan horiek ahalik eta azkarren egin daitezen lan egingo duela agindu du.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.