Asteburu honetan zehaztuko dira bote luzeko finalistak
Bihar goizean Oiartzungo Beheko Plazan bi partida jokatuko dituzte
Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketaren hirugarren ekitaldia lehen fasearen bukaeran sartuko da datorren asteburuan. Hileko azkeneko asteburuan jokatuko da finala, Zubietan, eta bertara joateko txartelak nork lortuko dituen zehaztear dago. Honakoa da asteburuko kartelera:
Larunbatean, Oiartzungo Beheko Plazan
- 10:30ean: Gipuzkoa bat / Iparralde III (Itsasu).
- 12:00etan: Gipuzkoa bi / Iparralde IV (Donapaleu).
- 18:00etan: Bizkaia / Iparralde II(Sara).
Igandean, Senpereko plazan
- 11:00etan Iparralde I / Nafarroa.
