Galtzaraborda eta Fanderiako udal kiroldegiek ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Europako Kirolaren Astearen harira. Hilaren 26an izango da, asteazkena.
Body combat saio bat Galtzarabordako kiroldegian
Galtzaraborda eta Fanderiako udal kiroldegiek ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Europako Kirolaren Astearen harira. Hilaren 26an izango da, asteazkena.
Laugarren aldiz ospatuko da egun hau Europan eta Errenteriako udal kirol instalazioek bat egin nahi dute berriro ere. Helburua jarduera fisikoa egitera animatzea da, egun hauetan lehenik eta jarraitzea ondoren. Horretarako, datorren asteazkenean, doan sartu ahal izango da Galtzarabora eta Fanderiako kiroldegietara.
Horrez gain, ikastaro bereziak antolatu dituzte helduentzat. Hauek ere doakoak izango dira.
Fanderian
-10:00 – 10:45 Body Balance
Galtzarabordan
-13:45 – 14:30: Zumba
-18:00 – 18:45: Ziklo
Informazio gehiagorako bertara hurbildu edo 943 449 690 (Fanderia) edo 943 344 423 (Galtzaraborda) telefonoetara deitu beharko da.