Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Motxiladun umeen errealitatea ezagutaraziko du erakusketa batek

Urriaren 20rako Orain Presoak-ek deitutako manifestazioari begira prestatu dute 'Motxilak Gora' erakusketa; datorren astean izango da erakusketa

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/09/21
motxilak gora

[Argazkia: Sare].

Orain Presoak dinamikak manifestazioa deitu du urriaren 20rako, Donostian. Horri begira, Motxilak Gora erakusketa prestatu dute Oiartzunen, datorren asterako. Motxiladun umeen errealitatea ezagutarazteko asmoa du erakusketak. Oiartzungo Sarek jakinarazi duenez, herriko bi haur —Euri eta Xuhar— dira bakoitzaren aita bisitatzeko motxila soinean hartu eta kilometro ugari egin behar dituztenak. Beste lau haurren gurasoak noiz epaitzeko zain daude. Errealitate horiek —eta beste batzuk— ezagutzeko—, udaletxeko pleno aretotik pasa daiteke arratsaldero, datorren astelehenetik ostiralera. 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Ekitaldiak Erakusketak irauten duen bitartean, hainbat ekitaldi egingo dituzte. Astelehenean, 18:00etan irekiera ekitaldia hasiko da, Maider Zabalegi, Gorka Urra eta Urbil Artolaren emanaldiarekin. Olarri dantza taldea ere igoko da oholtzara. Ondoren, luntxa egingo dute. Asteartean, 18:00etan bisita gidatua egingo dute eta ordubete beranduago Ekain eta Malenek kantatuko dute. Ostegunean pista jolasa egingo dute 17:00etan, eta 18:00etan bisita gidatua. Ostiralean haurrentzako antzezlan bat eskainiko dute Itsaso Guemesek, Zigor Arresek, Alaitz Bergaretxek, Eli Lizasok eta Iñaki Arbelaitzek, 17:30ean hasita. Sarek jakinarazi duenez, urriaren 6an bizikleta martxa egingo dute herrian barrena. 10:00etan aterako da, Gurutzetik. Ordu laurden beranduago pasako da plazatik, haur eta gaztetxoak jasotzera. 12:30ean harrera egingo zaio martxari, plazan, eta agerraldi jendetsua egingo dute. Arratsaldean, 16:30ean hasita, Lorea Etxeberria ipuin kontalariak saioa eskainiko du Kaskazuri plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.