Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osasun Pastoraltza, bizipoza banatzen

Oiartzungo Osasun Pastoraltzak 21 urte darama zaharren etxea bisitatzen eta bertan ekitaldiak antolatzen. Datorren astea Petra Lekuonako aiton-amonena izango da

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/09/21
osasun pastoraltza 1

Osasun Pastoraltzako sei kide, Petra Lekuonan.

Hogeita bat urte pasatu dira, eta ez dute hutsik egiten:?Oiartzungo parrokiako Osasun Pastoraltzako kideek Petra Lekuona zaharren egoitzako egoiliarrei bisita egiten jarraitzen dute, beren egonaldia goxatze aldera. Gaur egun, Txaro Cerezo, Milagros Garaño, Pili Gerendiain, Begoña Goñi, Arantxa Madariaga, Maite Sarasti, Kontxi Erize eta Koro Labandibarrek osatzen dute taldea. Azkeneko biak izan ziren taldearen sorreran, 1997an, eta Labandibarrek berak azaldu du zein izan zen helburua: «Katekistak ginen parrokian, eta hura bukatu zen eta esan genuen: ‘Zergatik ez gara joango zaharren egoitzara? Lehen bazuten begirale bat eta orain ez dute ezer ere’. Mojak zeuden orduan, eta haiei esan genien ea etor gintezkeen. Eta haiek, poz-pozik». Osasun Pastoraltza eliza katolikoaren barruko mugimendu  sozialaren adarretako bat da, Caritas eta Espetxe Pastoraltzarekin batera. Normalean, beste toki batzuetan, gaixotasunen bat dutenen etxeetara joaten dira bisitan, baina oiartzuarrak Petra Lekuona zaharren egoitzara joaten dira.
Katekistak ziren parrokian, eta hura bukatzean, zaharren egoitzara joan ziren
«Zortzi etortzen gara», esan du Labandibarrek. «Gaur [asteazkenean] sei gaude, baina zortzi izaten ginen. Hamabi izatera iritsi ginen, baina orain jaitsi egin da: bilobak direla, minak direla… Horrelako istorioak. Orain hamabost egunean behin etortzen gara, duela bi urtetik». Maite Sarasti pixka bat geroxeago hasi zen Petra Lekuonara hurbiltzen, baina bada gauza bat ordutik ez dena aldatu: bingoa. «Gero nahi duzuna egin, baina hori ezin zaie ukitu…». Izan ere, bingoak izan dezakeen emozioaz gain, atsegin dute, badakitelako opari txiki batzuk —zapiak, lepokoak, galtzerdiak, masajeren bat…— eduki ditzaketela. Asteazkenean agerian geratu zen zenbakidun bolatxoen jokoarekiko zaletasuna: joko berri bat edo bigarren bingo bat jokatzearen artean, bigarren bingo baten alde, alderdi bakarreko parlamentuetan baino adostasun handiagoarekin.
osasun pastoraltza 2

Petra Lekuonan bizi direnek bingoan aritzea dute gustukoen. 40 bat lagun elkartzen dira bi astero.

Bingoa ez ezik, beste hainbat jarduera egiten dituzte Urkabe mendiaren magalean. Adibidez, festak ospatu: danborrada, inauteritan ere joaten dira, sanferminak ospatzen dituzte, Santa Agedako koplak… Datorren astean, berriz, Aiton-amonen Astea ospatuko dute, urtero bezala. Mesedetako Ama Birjinaren egunaren —irailaren 24an izaten da— bueltan antolatzen dute ekitaldi xumez betetako astea. «Hemengo mojak mesedetakoak ziren», argitu du Sarastik, «eta horregatik ospatzen dugu egun horretan. Data bat jartzeagatik zen gehienbat». «Aste horretan egiten duguna da zaharrenak omendu, edo urte gehien daramazkitenak», jarraitu du Labandibarrek. «Hainbeste urtetan hainbeste pertsona pasatu dira… Oso polita izaten da, eta sinplea: txistulariak etortzen dira, dantzariak ere bai; bertso batzuk kantatzen ditugu». Gaur zortzi izango da omenaldi hori, eta aurreko egunetan egindako jokoen sariak banatzen dituzte. Gainera, denbora gehien daramatenei oroigarria ematen diete. Adierazi dutenez, Osasun Pastoraltza taldean badute artista bat, eta hark bertsoak pergamino batean jasotzen ditu. Xingolatxo bat jartzen diete. Plakatxo bat ere ematen diete haien izenekin eta. Eguberrietako saioa ez dute ahaztu nahi izan: oparia ematen diete denei. Sarastik azaldu duenez, urtean zehar, bada saririk irabazten ez dutenak, eta horregatik, Gabonetan zenbaki guztiak kantatzen dituzte, denek zerbait eraman dezaten. Osasun Pastoraltzakoek eurek sortzen dituzte opariak. «Ongi dagoenak, asko eskertzen du hori. Eta bere familiakoek ere bai», jakinarazi du Labandibarrek. Urteko egun handietako bat Aiton-amonen Pazkoa izaten da. Elizak Gaixoen Eguna izenarekin ospatzen du, baina eurei ez zaie izena gustatzen. Egun horretan ehun lagun inguru elkartzen dira, eta taldekoek prestatzen dituzten tortillak zein txorizoa dastatzen dituzte. Bizipoza eraman Sarastik azaldu duenez, haien helburua bizipoza eramatea besterik ez da. Urteen poderioz, hala ere, aldatuz joan dira egindako jarduerak. «Udan, kanpora ateratzen ginen [zaharren egoitzako palmerak seinalatzen ditu], eta eguzkitako batzuek jartzen genituen. Bere gisara mugitzen ziren, baina orain ateratzea zaila izaten dute», esan du Sarastik. Txangoak egitea ateratzen ziren garai batean, Hondarribira edo Miramonera, esate baterako. «Orduan ausartzen ginen. Gaur egun hainbeste gauza eskatzen dituzte autobusetan… Batzuetan taldetxo bat joaten da Donostiako su artifizialak edo estropadak ikustera, baina Gurutze Gorrikoekin, eta dozena erdi bat izango dira». Abenturaren bat edo beste izan zuten irteera haietan, Sarastiren irribarre erdi-bihurri, erdi-errudun batek salatzen duen bezala. Aurtengo xanistebanetako kultur ekitaldian, Osasun Pastoraltzaren lanari aitortza egin diote. Aitortza jasoko zutela esan zietenean harritu zirela esan zuen Labandibarrek abuztuaren 1eko ekitaldian, baina sentsazio horretatik pozera pasatu zirela. «Gure herriko udalak omenaldia eskaintzea oso pozgarria da. Hemen gaude senide, lagun eta abarrez inguratuta. Esker hitzak besterik ez ditugu», adierazi du Labandibarrek. Taldetik pasatakoak gogoratu zituen, baita hil direnak ere (sei pertsona). «Inoiz jasotzea espero ez genuen omenaldia da gaurkoa. Egun hau gurekin gordeko dugu betirako», bukatu zuen Labandibarrek.
Abuztuan aitortza jaso zuten xanistebanetako kultur ekitaldian
Ekitaldi haren ondoren, atseden txiki bat hartu zuten, irailean indarberrituta bueltatzeko. Sarasti: «Hutsik gabe etortzen gara, baina orain abuztuan oporrak hartzen ditugu, hala gomendatu zigutelako. Oporrak hartzeko, Pele eta Mele [Labandibar seinalatu du] hemen ibiltzen gara ea noiz joango garen oporretara galdezka. Horrela ibili izan gara…».
osasun pastoraltza 3

Aiton-amonen Astean denek jasotzen dute opariren bat.

Labandibarrek onartu du zaharren etxean panorama tristea dagoela, eta Osasun Pastoraltzako taldearen bisitak alaitzen dutela egoera. «Esaten digute hemen bizi direnek egun horretan ez dutela ez tripako minik, ez buruko minik…», esan du Sarastik, eta txantxa egin du agian Osakidetzak nominapean jarri beharko lituztekeela. Egoiliarren bizimodua eramangarriagoa egiteaz gain, Labandibar eta Sarastirentzat pozgarria da Petra Lekuonara hurbiltzea. «Pozik etortzen gara. Hamabost egunean behin etortzen zara, bi ordu pasatzen dituzu eta satisfakzioa bat da. Etxean uzten ditugu gure buruko minak», esan du Sarastik. «Gustura etortzen gara», berretsi du Labandibarrek. «Esaten dena: barre murritz bat ateratzen badiezu, ongi. Gehiago ez diegu eskatuko».  

Aiton-amonen Asteko Egitaraua

  • Hilak 24, astelehena. 10:30etik aurrera, meza egingo dute, zaharren egoitzako kapillan. 16:30ean hasita, berriz, astearen barruko askari bereziaren txanda eta film baten emanaldia izango dute gozatzeko.
  • Hilak 25, asteartea. 16:30etik aurrera, bingo berezia eta oka jokoaren lehenengo jardunaldiari ekingo diote.
  • Hilak 26, asteazkena. 16:30etik aurrera, oka jokoaren finalak eta Aiton-Amonen Astean egin ohi den bingo berezia, sari bereziekin.
  • Hilak 27, osteguna. 16:30etik aurrera, Nagusilan elkarteko kideek antolatutako musika emanaldia.
  • Hilak 28, ostirala. 16:30etik aurrera, sari banaketa eta omenaldia.
  • *Osasun Pastoraltza taldeak antolatzen ditu ekitaldiak, Petra Lekuona zaharren egoitzaren babesarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.