Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ekitaldiz beteta dator Lezoko udazkena

49 ekitaldi prestatu dituzte bukaerara arte; haurrentzako zinema, literatur lehiaketa edo antzezlanak dira eskaintzetako batzuk

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2018/09/24
udazken kulturala lezo 2018

Zurutuza, Val, Martiarena eta Espina.

Lezoko Udalak, hirugarren urtez, Udazken Kulturala aurkeztu du. Tomas Garbizu Musika Eskolak, Andreone liburutegiak eta udalaren Kultura Sailak antolatutako ekitaldi guztiak egitarau bakar batean batu dituzte aurten ere. 49 jarduera egingo dituzte atzotik hasi abenduaren 31ra arte. Liburuxka batean jaso dute egitaraua. Xanti  Val Kultura teknikariak hiru alde nabarmendu ditu. Alde batetik, jauzia eman dutela formatuan: zerrenda deskriptiboa bakarrik izan beharrean, informazioa erantsi dute. Bestetik, ekitaldiak motaren arabera ordenatu dituzte, ez modu kronologikoan, “hobe identifikatzeko”, Valek esan duenez. Hirugarren eta azkena da hizkuntz irizpidearena: ia eskaintza guztia euskaraz izango da. Haurrak, nagusi Antolatu dituzten ekitaldien erdia baino gehiago haurrei zuzendutakoak izango dira. Azaldu dutenez, helburua haurrei kultur aukera berriak eskaintzea da, eta euren ohituretan kultur jarduerak txertatzea. Urriaren 3an hasita, asteazkenero ipuin kontalariekin gozatzeko aukera izango dute. Haurrentzako zinemak ere protagonismoa izango du. Zazpi film emango dituzte. Gainera, beste hainbat jarduera eskainiko dituzte, haurrentzat, bi euroren truke: kultura bulegoan bonoa eskuratuz gero, euro batean geratuko dira ekitaldi horiek. Lander Zurutuza liburuzainak, berriz, Orribakar literatur lehiaketaren berri eman du. Bosgarren aldiz antolatuko dute, eta edozein genero aurkez dezakete parte hartzaileek, orrialde bakar batean. 100 euroko hamar bono emango dizkiete irabazleei. Lehiaketaren oinarriak estekan klik eginda ikus daitezke. Musika Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendari Xanti Espinak, bere aldetik, esan du bere ildoa jarraituko dutela. Hileko hirugarren larunbatero kantu jira egingo dute, eta Santa Zezilia egunean zein gabonetan musika eskaintza areagotuko da. Gainera, Euskaraldiaren harira, musika saio berezia egingo dute. Lezoko Udalaren agendan ikus daitezke ekitaldiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.