Iazko jaiaren irudi bat.
Tiñelu Elkarteak antolatua, seigarrenez egingo dute Garagardo Festa Lezon. Zehazki, hilaren 27tik 29ra egingo dute, ostegunetik larunbatera. Berritasun bat du aurtengoak: lehenengoz, larunbat eguerdian Karlos Saldiseko gunea zabalduko dute, bazkariak emateko.
Orotara, kalitate handiko hamalau garagardo izango dira aukeran garagardoaren jaian. Noski, jatekoa ere izango da, ukondoa, saltxitxak… Eta animazioa, jaia girotzeko osagarriak ere badaude. Izan ere, ostegunean bertan kale antzerkia izango da Saldisen (“sorpresarekin”, Tiñeluk iragarri duenez); ostiralean Jaixkipe txarangak bazterrak alaituko ditu, eta larunbatean kontzertua izango da Tocando 2 La Polla taldearekin, rockzale gazte eta helduentzat.
Tiñeluk lan handia egun du dagoeneko dena ondo-ondo joan dadin, eta horren erakusle da jada 130 boluntariok izena eman dutela festa bitartean bertan lan egiteko, “eskerrak eman nahi dizkiegu”. Beraz, Lezoko eta inguruko herritarrei gonbita luzatu diete gisa horretako jaiek duten giro berezira hurbil daitezen.
Honakoak dira, egunez egun, feriaren ordutegiak:
- Hilak 27, osteguna: 18:00etatik 00:30era zabalik.
- Hilak 28, ostirala: 18:00etatik 00:30era zabalik.
- Hilak 29, larunbata: 13:00etatik 02:00etara zabalik.