Igogailu publikoa berritzeko lanak bukatu bitartean egongo da erabilgarri.
Gaur egun aldundiaren harrera etxean dagoen eraikinean dago igogailua; bidea seinalizatu egingo du udalak.
Udala Euskadi Etorbidetik Rikardo Arrillaga kalera igotzen den
igogailua berritzeko lanak ari da egiten, eta lanek eragiten duten eragozpenak arintzeko, herritarrek itsas etxeko igogailua erabiltzeko aukera izan dezaten lortu du, behin behinean. Eskerrak luzatu dizkie udalak, akordio hau erraztu duten erakundeei.
Gaur hasi eta obrak bukatu bitartean egongo da erabilgarri Itsas Etxeko igogailua, egunero, 08:00etatik 20:00etara. Igogailuak, besteak beste anbulatoriora igo ahal izatea erraztuko du.