Zortzi urteren ondoren berritu dute zuzendaritza; zazpi kide daude, eta aurrekotik bakarrak jarraituko du batzorde berrian
Hilaren 21ean egin zuten batzarra.
Aiton Lezoko jubilatu eta pentsionisten elkarteak zuzendaritza batzordea berritu zuen duela gaur zortzi. Batzarrean elkartu, eta berritze hori jakinarazi zuten zuten, eta lekukoa hartzeko txanda iritsi da.
Enrique Arizaga, Javier Idigoras, Javier Rodrigo, Juan Jose Bastarrika, Sebastian Lizarazu, Nicasio Riaño eta Simon Idigoras sartu dira zuzendaritza berrian, eta aurreko zuzendaritzatik kide bakarrak jarraituko du. Zortzi urtez lanean aritu diren beste sei kideak honakoak dira: Esteban Olaizola, Jose Antonio Zapirain, Jose Cruz Itzulain, Juan Cruz Zabaleta, Maria Luisa Sarasola eta Pablo Ruiz.
Lezoko Udalak eskerrak eman dizkie zuzendaritza batzordean lanean aritu diren guztiei, urte hauetan egindako lanarengatik. Berriak, berriz, jarraipena ematera animatu dituzte.