Kiroldegietako jardueretan izena emateko epea zabalik da oraindik

Heldu zein haurrentzako aukera zabala prestatu dute ikasturte berriari begira, eta oraindik izena eman daiteke hainbat jardueratan.

Haur eta nerabeekin lan egiten duten hezitzaileei begirakoa da saioa.

Bi kiroldegietan eman daiteke hainbat ikastaroetarako izena oraindik.

Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietako jarduera gidatuetan izena emateko epea zabalik dela oraindik jakinarazi dute arduradunek. Eskaintzaren artean, zirkulazio askeko jarduerak Kirol Ekintza sailean bildu dituzte, eta  uretako zein aretoko jarduerak hauta ditzakete interesdunek. Sarrera askeko formatuan, 150 saio baino gehiago eskaintzen dituzte bi kiroldegiek astean, eta 22 modalitate desberdin aukeran:  indoor, zikloa, aerobica, zumba, pilatesa, body combat, yoga… Formatu horretan, tarifa bakarra ordainduta, ikastaro guztietara sartzeko aukera izango da mugarik gabe bi kiroldegietan. Arduradunek nabarmendu dute, gainera,  ikastaroak norberaren behar, eta ordutegietara moldatzen direla, eta aukera dagoela erabakitzeko zein egun eta zein ordutan joan jarduera batera, hura aldatu, edota jarduera ezberdinak probatzeko. Kirol Ekintzak formatua eta fitness  aretoetako erabiltzaileek abantaila izango dute ikasturte honetan gainera. Izan ere, BeOne app aplikazioa erabiltzea dute saioak erreserbatu edota entrenamenduetako datuak eskuratzeko eta asteko ekintzak bertatik planifikatzeko. Txikientzako eskaintza Helduentzat eskaintza badago, baita haurrentzat ere. Bigarrenez, yoga egiteko aukera izango dute 4 eta 12 urte arteko haurrek. Ez da ikastaro bakarra izango, dantza eskola, eta gimnasia erritmikoa ere badituzte aukeran, eta oraindik ere plazak daude libre. Argibidegehiago nahi dituztenek Galtzarabordako kiroldegiko 943 44 96 90 telefono zenbakira eta Fanderiako kiroldegiko 943 34 44 23 telefono zenbakira dei dezakete, bi kiroldegietako harrera zerbitzuetara jo dezakete edota web orrian kontsultatu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.