Molinaon jaiotakoak bazkaltzera bilduko dira aurten

Hilaren 20an elkartuko dira Pasai Antxoko Armonia elkartean

Molinao auzoa, Altza eta Pasai Antxo artean.

Molinao auzoan jaiotakoak urtero biltzen dira, normalean afaltzera. Aurten, ordea, bazkaria egitea erabaki dute, antolatzaileek esan dutenez bizilagun gehienek hala eskatuta. Hilaren 20an izango da bazkaria, Pasai Antxoko Armonia elkartean. Joateko asmoa dutenei beren asistentzia hilaren 17aren aurretik konfirmatzeko eskatu diete, eta horretarako hiru telefono zenbaki erraztu dituzte: 688 80 66 34 (Pedro); 943 52 04 05 (Gema) edota 675 60 61 20 eta 688 88 70 06 (Rafa Altube).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.