Ostirala arteko epea dago Irakurketa Klubean izena emateko

Trintxerpeko eta San Pedroko liburutegietan biltzen da Irakurketa Kluba, hilean behin.

Irakurketa kluba, trintxerpe

Xabier Etxaniz Rojok dinamizatzen du kluba.

Urrian hasi eta ekainera bitartean hilean behin bilduko da Pasaiako Irakurketa Kluba, San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegietan, txandaka. Taldea Xabier Etxaniz Rojo idazleak dinamizatzen du. Berak proposatutako eleberriak irakurri, eta irakurketa horien gaineko iritziak partekatzeko biltzen dira literaturazaleak, aldian behin, idazleak gonbidatu. Interesdunek ostirala bitartean dute izena emateko aukera. Horretarako emailez idatzi behar da, 943 00 43 03 telefono zenbakira deitu edota liburutegietara jo daiteke. Ostiralean du Irakurketa Klubak lehen zita, Trintxerpen, 19:30ean, Xabier Montoiaren Denboraren Izerdia hizpide. Aurten irakurriko dituzten liburuen zerrenda:
  • Hilak 19 (ostirala): Denboraren Izerdia, Xabier Montoia, Trintxerpen.
  • Azaroak 16: Lotsaizuna, Coetzee, San Pedron.
  • Abenduak 14: Jenis Joplin, Uxue Alberdi, Trintxerpen.
  • Urtarrilak 18: Nora ez dakizun hori, Irati Jimenez, San Pedron.
  • Otsailak 15: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama, Alaine Agirre, Trintxerpen.
  • Martxoak 15: Gerezi denbora, Inazio Mujika, San Pedron.
  • Apirilak 5: Ez obeditu inori, Mikel Peruarena, Donibanen.
  • Maiatzak 17: 280 arima, Jim Thompson, San Pedron.
  • Ekainak 14: Bihotz handiegia, Eider Rodriguez, Trintxerpen.
       
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.