Mugimendu feministak bihar egingo duen elkarretaratzera deitu du udalak

Bozeramaileen batzordeak gaitzetsi egin du igandean errenterian izan zen sexu erasoa adierazen instituzional batean.

indarkeria matxista

Bihar, osteguna, deitu du elkarretaratzera mugimendu feministak.

Emakume bati sexu erasoa egin zioten  Errenteria-Oreretan igandean. Goizean, 07:30 inguruan izan zen gertakaria herriko taberna batean. 23 urteko gizon bat atxilotu zuten igandean bertan erasoaren harira. Erasoa salatzeko elkarretaratzera deitu du bihar 19:30ean Oreretako Mugimendu Feministak Niessen Merkatalgune sarreran. Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, berriz, adierazpen instituzionala adostu du aho batez gertakaria gaitzesteko. Igandeko erasoa, eta emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean azaldu du erabateko gaitzespena, eta edozein eraso matxistaren aurrean zero tolerantzia adieraztera deitu du. Erasoa jasan duen emakumeari, elkartasuna eta babesa adierazi dizkio, bestalde, eta beharrezko baliabide guztiak jarri ditu bere eskura. Aho batez adierazi du emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera argia: “Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta lanean jarraituko dugu erakunde, elkarte eta herritarrok, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”. Mugimendu feministak deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du, eta bertaratzera deitu ditu gainera, herritar guztiak “erasoa gaitzesteko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.