Gosoa Kafea Kontakizun Laburren lehiaketa irabazi du Legorburuk

Gaztelerazko saria egun Madrilen bizi den beste errenteriar batentzat izan zen, Eduardo Solanarentzat.

Legorburu eta Solana, lehiaketaren irabazleak liburuaren ale bana eskutan dutela.

Beste sari bat Legorbururentzat. Oraingoan, Gosoa Kafea kontakizun Laburren lehiaketa poltsikoratu du errenteriarrak euskarako atalean. Joan den  astelehenean, Kafearen Nazioarteko Egunean jakinarazi zituzten irabazleak. Gaztelerazko saria egun Madrilen bizi den beste errenteriar batentzat izan zen, Eduardo Solanarentzat. Kafearen argitasuna zen lehiaketaren gaia, eta berotegi efektua lana aurkeztu zuen Legorburuk. Lehiaketa irabazita, sari berezia jaso du Legorburuk, ziurrenik lehiaketetan parte hatzen  eta idazten jarraitzeko esna mantentzen lagunduko duena, bere pisu adinako kafe kilo, 86 kilo zehazki; Solanak, 71 kilo kafe jaso zituen. Horrekin batera, bi ipuinak biltzen dituen liburuaren 50 ale ere jaso dituzte irabazleek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.