Trintxerpek galdu egin du Ibarraren kontrako lagunartekoan

Larunbatean denboraldi-aurreko bigarren partida dute, Lasarte-Orian.

Trintxerpeko Erdibana eta Ibarrako neskak, atzo, Donibaneko kiroldegian. Argazkia: Trintxerpe-Erdibana.

Lagunarteko lehen partida jokatu zuten atzo arratsaldean Trintxerpeko Erdibana taldeko neskek, Donibaneko kiroldegian, Ibarraren kontra. 2-5 galdu zuten. Jokalari berriak dituzte aurten Trintxerpen, talde utzi duten beste hainbat jokalariren ordezko, eta denboraldi-aurrean taldea sendotzeko lanean ari dira. Lagunarteko partidak horretarako baliatuko dituzte. Hurrengo neurketa, lagunartekoa baita ere, larunbatean dute, Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian, 09:25ean. Ligako lehen partida, aldiz, hilaren 20an izango dute, Teep Samaniego Orixe Tolosaldearen kontra.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.