Udako eskaintzaren ostean, ikasturte berriari gogoz heldu dio Ozzinema zineklubak, eta Matar a Dios filma izango da bere lehen proposamena. Caye Casas eta Albert Pinto zuzendarien lehen lana da, eta fantasiazko zinemaren azken hilabeteetako errebelazio lana. Umore beltza eta egoera sinestezinen aldeko apustua egin du OzZinemak filmarekin, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearekin elkarlanean.
Munduko fantasia zinema jaialdi ospetsuetan sailkatu da Matar a Dios, eta film onenaren saria, aktore onenen sariak, eta Sitgesko Fantasiazko Zinemaldian publikoaren saria jaso du, 500 jaialdietan sailkatu eta 100dik gora sari jaso ditu filmak.
Emilio Gavira da Jainkoa, pertsona ilun eta makurra, beste aktoreak, berriz, Itziar Castro, Eduardo Antuña, Boris Ruiz eta David Pareja.
Urriaren 16an emango du Matar a Dios OzZinemak Niessen zinematan 19:30ean. sarrerak 4 euroan eros daitezke Niessen Kulturgunean.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.