Artisau garagardogileen elkarteak eman dituen sarien ohorezko koadroan sartu da Ergoiengo garagardotegia; iaz ere lortu zituzten sariak
Ergoienen egiten da garagardoa.
Pasa den asteburuan, Artisau Garagardoen Nazioarteko Lehiaketa (CICA, gaztelerazko siglengatik) ospatu zuten Bartzelonan. 157 garagardo mota aurkeztu zituzten lehiaketara, eta tartean zen Oiartzungo Pagoa garagardotegia.
Garagardotegi onenaren saria lortu zuten. Sari hori hiru garagardo gutxienez aurkeztu zituzten garagardotegiek lehiatu zuten, eta Pagoak eraman zuen poltsikora.
Gorri red ale-tan,
Beltza stout-etan eta
Horia pilsner-etan bere motako garagardo onenak bezala izendatu zituzten, eta ohorezko koadroan sartu zituzten.
Beltza-k urrezko domina handia eskuratu zuen, eta beste biek, berriz, urrezko domina.
Gorri zein
Horia garagardoek iaz ere bai dominak lortu zituzten.
Lehiaketako garagardorik onena, berriz, Letoniako Ilgezeem garagardotegiaren Kraft-beer porter izan da.