[Bideoa] Pasaitar talentua oholtzara

Gaur, Pasaiako 37. Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan 'Pasaia Talent' Juanba Berasategi auditorioan.

‘Denboraren taupadak’ antzezlanaren estreinaldia, Donibaneko Juanba Berasategi artoan, umorezko antzerki jardunaldien barruan.

Talentua egon bada badiaren bueltan, eta aurtengo Umorezko Antzerki Jardunaldietan baieztapena frogatzeko prest daude, temati. Herriko antzerki konpainia batek eman zien atzo hasiera Pasaiako 37. Umorezko Antzerki Jardunaldiei, bere azken lanaren estreinaldiarekin. Iker Etxarriren zuzendaritzapean Patata Tropikala konpainiako antzezleek Denboraren Taupadak antzeztu zuten Donibanen, Lizeoko ikasleentzat lehen emanaldian, eta Karmengo Ama ikastetxeko ikasleentzat bigarren pasean. Arrakasta erabatekoa. Arratsaldean, berriz, Joserra Fachado sanpedrotarrak zuzentzen duen Zurriola Antzerki Taldekoen txanda izan zen. Tirrika Tarraka taularatu zuten Juanba Berasategi aretoan, klown batzuek zahar etxe batean dituzten gorabeherak. Gaur, ‘Pasaia Talent’ Aurtengo jardunaldien berritasunetako bat, herritarren partaidetza. Eta horretarako gaurkoa bezalako ikuskizunak. 20:00etatik aurrera, Donibaneko Juanba Berasategiko oholtzara, talentu handiko pasaitarrak igoko dira Marga Altolagirreren zuzendaritzapean. Zer eskainiko duten, noski, sorpresa da, baina zartaginak eramateko deialdia egina dute, eta Altolagirrek “auzo lotsa” pasako dugula agindu du. Ikusi behar. Sarrera debalde da, eta ikuskizuna bukatuta festa izango da Matxeten txiringintoan. Donibanen, gaur, bada plana. Jardunaldiek, Donibanen, bihar dute azken eguna, punta-puntako bi antzezlanekin: Agur eta Dolore eta Ez Dok hiru: Euskal musikaren benetako istorioa. 19:00etan hasiko dira emanaldiak, eta sarrerak 7 euroan, Internetez eros daitezke. Hurrengo asteburuan, bigarren geltokia, Pasaia Antxon. Ikus egitaraua, eta kontuan hartu, Antxoko emanaldiak Ibaiondotik kultur etxera lekualdatu dituztela.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.