"Poza" adierazi dute Ulian ehiza ez baimentzearen alde lanean aritu diren kolektiboek

Gipuzkoako Foru Aldundiak Uliako ehiza postuak erabileratik kanpo utzi ditu

Ulia, ehiza, Eguzki, postuak

Ehiza debekatuta egon arren, postuak ikus daitezke oraindik Ulia mendian.

Ulian ehiza baimen ez zezaten lanean  aritu diren askotariko kolektiboek “poztasuna” adierazi nahi izan dute publikoki Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulian zeuden ehiza postuan erabileratik kanpo uztea erabaki duelako. Ulian ehizatzea 2014. urtetik zegoen debekatuta, baina ehiztarien kolektiboak debekua bertan behera uzteko eskatu du behin eta berriz azken urteotan. Azkenean, baina, Gipuzkoako Foru Aldundiak ehiza baimentzearen kontrakoek erabili dituzten argudio berberak bere egin eta erabileratik kanpo utzi ditu Ulian zeuden ehiza postuak. Ulian jende asko bizi da eta Donostia eta Pasaiatik oso gertu dagoenez, jende askok erabiltzen du aisialdian. Horiez gain, Talaia bideak zeharkatzen du Ulia, GR da, eta Kostaldeko Done Jakue bidearen zati ere bai. Kontuan hartzekoak dira, baita ere, Uliaren balio ekologikoak. Babestutako gunea da eta Natura 2000 sarean  txertatua dago. Ehiza baimen ez zezaten lan egin duten taldeak:
  • Herri Ametsa Ikastola.
  • San Luis de La Salle Ikastetxea.
  • Itsas Mendi Elkartea.
  • Fortuna Mendi Elkartea.
  • Montan?eros del Antiguo.
  • Trintxer Mendi Taldea.
  • Asociacio?n Nordic Walking Donostia.
  • Mendizaleak Herrera.
  • Itsastarrak Mendi Taldea.
  • Club Vasco Camping.
  • Klub Atletiko Trintxerpe.
  • Pasaia Kayak.
  • Donosti Kayak.
  • Uliako Bizilagunen Elkartea.
  • Jaizkibel Amaharri.
  • SEO Donostia.
  • Eguzki Talde Ekologista.
  • Ugatza Ornitologia Taldea.
  • Itsas Enara Ornitologia Taldea.
  • Haritzalde Natura Elkartea.
  • Ekologistak Martxan.
  • Done Jakueren Bidearen Gipuzkoako Lagunen elkartea.
  • Uliako Lore Baratzak.
  • Uliaren Lagunak.
  • Katubihotz
  • Boj elkartea.
  • Kalapie Txirrindulari Elkartea.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.