Larunbatean hasi ziren jokatzen Beheko Plazan; euria hasi eta bertan behera utzi behar izan zuten, Gipuzkoa Bat aurretik zihoala
Bote luzeko finalaren hogei minutu jokatu zituzten pasa den larunbatean.
Beste egun batean bukatu beharko dute larunbat arratsaldean hasitakoa. Txost pilota elkarteak antolatutako Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketaren hirugarren finala jokatzen hasi ziren Beheko Plazan, baina eten egin behar izan zuten. Aspaldi ez bezala, gogoz hasi zen euria botatzen, eta beste egun batera atzeratu behar izan dute.
Txostek finkatu du noiz jokatuko den: azaroaren 1ean izango da, 11:00etan. Partida utzitako momentutik hasi beharko dute. Gipuzkoa Bat taldea 1-0 irabazten ari zitzaion Bizkaiko taldeari.