Espainiakoa eta Europako Batasunekoa, Latigorentzat

Errenteriako boxeolari gaztea Espainiako eta Europako Batasuneko txapeldun da atzotik oilar pisuan.

Sebas Latigo Perez Espainiako eta Europako Batsuneko txapeldun da oilar pisuan. ARGAZKIA: Ion Collar

Lortu du. Sebas Latigo Perezek atzo Errenterian jokatutako Espainiako eta Europako Batasuneko tituluak eskuratu ditu Jacob Caco Barretoren kontra lehiatuta. Errenteriako boxeolari gaztea Espainiako eta Europako Batasuneko txapeldun da atzotik oilar pisuan. Night of Belts boxeo-borrokaldiaren barruan jokatu zituzten atzo bi titulu horiek. Europako Batasuneko txapelketa lehen aldiz egin dute  Gipuzkoan, eta Errenteriako plaza aukeratu dute, Gipuzkoako boxeoan duen garrantzia nabarmentzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.