Orain arte bezala doakoa izango da, eta parte hartzaileek neguko baratza prestatzeko aholkuak jasoko dituzte aditu baten eskutik.
Neguko baratza prestatzeko tailerra egingo dute.
Tailerra egingo dute etzi (asteazkena) Errenteriako Baratze Parkean. Orain arte bezala doakoa izango da, eta parte hartzaileek neguko baratza prestatzeko aholkuak jasoko dituzte aditu baten eskutik. Baratzearen erabiltzaileei zein jakin mina duen orori begirakoa da ikastaro hori, edozeinek har dezake parte, beraz.
Tailerrarekin batera, furbobaratza zerbitzua izango da. baratza gaietan aholkularitza eman, eta plantel eta hazi ekologikoak izango ditu salgai, besteak beste.
Tailerra 18:00etatik 19:30era egingo dute.