'Erritu', Kukai Dantzaren lan berria, antzokira

Kukai Dantzak Sharon Fridmanekin elkarlanean sortutako Erritu ikuskizuna aurkezteko bira antolatu du.

Kukai Dantzaren ‘Erritu’ lana. Argazkia: Mendi Urruzuno

Kukai Dantzak Sharon Fridmanekin elkarlanean sortutako Erritu ikuskizuna aurkezteko bira antolatu du. Bilbon egingo dute lehen emanaldia, hilaren 31n. Donostiako Victoria Eugenia antzokira eramango dute errenteriarrek beren azken lana azaroaren 3an eta 4an, eta handik Biarritz (azaroaren 5ean), Gasteiz (azaroaren 9an) eta Basaurira (azaroaren 10ean) joango dira. Bihar eta etzi berriz, Hondarribiko Itsas Etxea auditorioan arituko dira Erritu azken ikuskizuna entseatzen Kukai dantzako kideak. Izan ere, bertan egingo du lehen emanaldia, Hondarribiko Itsas Etxea auditorioan hilaren 14an, igandea, 19:30ean.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.