Santomas iragarriko duen kartel bila

200 euro eta bertako produktuekin osatutako saskia jasoko ditu lehiaketaren irabazleak.

Santomas eguna Errenteria-Oreretan.

Santomas batzordea joan den ostiralean hasi zen lanean, eta aurreko bi urteetan bezala jai handia iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Herritarren parte hartzea oraindik eta gehiago sustatu nahi du lehiaketaren bidez batzordeak. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek  azaroaren 9a arte dute lanak aurkezteko epea ea oinarriak, Herri Biziaren webgunean bilduta dituzte. 200 euro eta  bertako produktuekin osatutako saskia jasoko ditu lehiaketaren irabazleak. Edozein zalantza Satomas batzordearen helbide elektronikora mezua bidalita argituko dute antolatzaileek.  lehiaketaren oinarriak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.