Behar sozialak komunitateari erakustea du helburu AGISAS Gipuzkoako Gizarte Integratzaile eta Animatzaile Soziokulturalen Elkartearen Bideak zabalduz proiektuak.
Bidea Zabalduz proiektua hilaren 19an izango da herrian.
Behar sozialak komunitateari erakustea du helburu AGISAS Gipuzkoako Gizarte Integratzaile eta Animatzaile Soziokulturalen Elkartearen
Bideak zabalduz proiektuak. Horretarako, behar horiek biltzen dituen hainbat film labur eta ikus-entzunezko egin dituzte, eta horiek lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da Errenteria-Oreretan, hilaren 19:00an 19:00etatik aurrera Niessen Kulturguneko auditorioan.
Elkarlana sustatu nahi dute, baita Agisas osatzen duten elkarteen integrazioa eta egiten duten lana ikustarazi. Bideak zabalduz proiektua osatzeko elkarte bakoitzak hainbat tailer egin ditu. 2017. urtean grabatu ziren film laburrak eta elkarteek horiek ematen duten mezua eta gidoia landu dute. Bizibide, Gielmar, Katxalin eta
Agisas elkarteek hartu dute parte aurtengo proiektua.
Bizibidek bi film labur prestatu ditu,
Elkartearen erreportajea eta
Vivir bajo sospecha;
Gielmarrek, bat egin du,
La igualdad. Katxalinek ere, bat egin du,
Puertas abiertas aunque la vida no siempre sea de color de rosa, eta parte hartu duten elkarte guztien artean, berriz,
Cosas de mayores film laburra egin dute.
Film laburretako aktoreak elkarteko kideak eta boluntarioak dira, eta edizioan euskarazko azpitituluak eta gorrei begira zeinu hizkuntza txertatu dituzte.
Film emanaldira joaten direnei, usaina duten kolonia, krema, lozio edo bestelakorik ez jartzeko eskatu diete antolatzaileek, “kalte larria eragiten dielako sentsibilizazio anizkoitza dutenei”.