Parte hartzaileek 24 jardunalditan kirol jarduera ugari egiteko aukera izango dute.
Eskola Kirolak hilaren 20an hasiko du denboraldia.
Hilaren 20an hasiko du denboraldia Oarsoaldeko Eskola Kirola programak eta 2019ko ekainera arte iraungo du. Parte hartzaileek 24 jardunalditan kirol jarduera ugari egiteko aukera izango dute, hala nola eskubaloia, kirol egokitua, futbola, piraguismoa. Ikastetxeetan bertan izango dituzte Eskola Kirola programan parte hartuko duten haurrek entrenamenduak, eskola ordutegia amaituta, astean ordubeteko bi entrenamendu saio. Partidak berriz, asteburuetan, larunbatarekin, jokatuko dituzte Oarsoaldeko kirol instalazioetan.
Hainbat kirol modalitate praktikatu eta ezagutzeko aukera ematen du Eskola Kirolak. Ikasle bakoitzaren maila alde batera utzita, haur guztien parte hartzearen garrantzia nabarmenten du, eta horretaz gain, eskola ordutegitik kanpo euskaraz aritzea ere sustatzen du.