Ibilaldia Errioxako Santa Colomatik erdi aroko Burgosko Frias herrira egingo dute
San Clemente nekropolitik pasako da zeharkaldia.
Urdaburu Mendizale Elkarteak GR 85 edo Zentzumenen bidearen bosgarren etapa antolatu du hilaren 20rako. Ibilaldia Errioxako Santa Colomatik erdi aroko Burgosko Frias herrira egingo dute, eta bidean Parayuelo, Lomana, eta Quintana Maria herrietatik eta San Clementeko nekropolitik pasako da. Zeharkaldiak denera 5 orduko iraupena izango du.
Zumardiko autobus geltokitik irtengo dira 07:30ean. Iteeran parte hartu nahi dtenek Urdaburu elkartearen egoitzara jo behar dute astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era edota egun eta ordu horietan deitu 943 52 78 79 telefono zenbakira. Elkartearen
web orrian ere eman dezakete izena, bertan dagoen formularioa beteta.