Hilaren 20an saguzarrak ikusteko irteera egingo dute parketxetik abiatuta; bi adituk ugaztun hegalarien bizimodua azalduko dute, eta haien uhinak entzun ditzakete
Ikusi ez ezik, saguzarren uhinak ere entzun daitezke.
Batmani buruzko film berria datorren urtearen hasieran errodatzen hasiko dira. Artifizio horiek gustuko ez dituenak eta gauza originalak gogoko dituena hilaren 20an hurbil daiteke Arditurrira. Saguzarrak —benetakoak— ezagutzeko aukera egongo da egun horretan, Arditurrin.
19:00etan jarri dute zita, interpretazio zentroan. Ane Caro eta Unai Baroja adituek ugaztun hegalarien ezaugarriak azalduko dituzte: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, saguzar mota ezberdinak…
Ondoren, han inguruetan, saguzarrak bilatzen hasiko dira. Aplikazio bati esker, gainera, haien hotsak entzuteko aukera egongo da, iluntzen ari duen bitartean. Hori da saguzarrak ikusteko momenturik onena.
Tokiak mugatuak izango dira, eta aldez aurretik erreserba egingo beharko da. 943 49 50 49 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu beharko da, edo
e-posta bidez idatzi.