2018-2019ko plan politikoa aurkeztuko dute Jone Etxeberria eta Nuria Alzugaraik; Oiartzuni dagozkion beste hiru puntu jorratuko dituzte
Ikasturte politikoa hasi berri da, eta horri lotuta, Oiartzungo Sortuk lehenengo herri batzarra egingo du. Hilaren 30ean izango da, Manuel Lekuona bibliotekan, 18:30ean hasita.
2018/2019 ikasturteko plan politikoa aurkeztuko dute Gipuzkoako Herrigintzako arduradun Jone Etxeberriak eta Nuria Alzugarai Euskal Herriko harremanetako arduradunak.
Lehen gai horren ondoren, herriko hiru aztertuko dituzte. Alde batetik, herriko plangintzaren aurkezpen, ekarpen eta onarpenekin. Bestetik, xanistebanetako herri jatetxearen balorazioa egingo dute. Azkenik, Munanier lokalari buruzko proposamena jorratuko dute.