San Pedron gogotsu ekin diote Euskaraldia prestatzeari.
Donibanen aste honetan aurkeztu dute Euskaraldirako hamaikakoa, eta San Pedron datorren asterako iragarri dute aurkezpen ekitaldia.
Hilaren 18an egingo dute sanpedrotarrek aurkezpen ekitaldia, 18:30ean, udal aretoan eta herria girotzeko, ordu erdi lehenago kale jira bat abiatuko da frontoitik.
Euskaraldiko San Pedroko talde eragileak jakinarazi duenez, ekitaldian, herrian euskara bultzatu zuten emakumeak omenduko dituzte.