Arrosek etxeko lehen partida irabazi dute

26-22 irabazi diote Zarauzko Aritzbatalderi.

Donibane Eskubaloia

Bi partida jokatu dituzte, lehenengoa galdu eta bigarrena irabazteko.

Lehen jardunaldiko partida Egiaren kontra galdu ondoren, garaipenez gose zelairatu ziren arrosak larunbatean eta partidaren hasieratik igarri egin zen. Hamar minututan bost golen aldea lortu zuten, atepean Yaguek egindako lan bikainari eskerrak. Hutsartearen ondoren lortu zuten zarauztarrek partidari buelta ematea, eta atsedenaldirako gol bakarrera murriztu zuten arrosen abantaila (10-9). Bigarren zatiaren hasieran abantaila lortu zuten berriz ere etxekoek, eta zarauztarrak gerora estutu arren, 26-22 irabazi zuten arrosek. Honenbestez bi puntu oso garrantzitsu lortu dituzte Jesus Pinoren mutilen, sailkapenaren goialdetik ez erortzeko. Datorren astean Soraluzeren kontra du partida Donibane Eskubaloiak, berriro ere etxean. Golak eta jokalariak:
  • Haritz Perez (7),
  • Zuhaitz Garrido (5),
  • Beñat Urkia (4),
  • Agus Santos (3),
  • Jon Gajate (3),
  • Iñigo Nogues (2),
  • Endika Urkia (1)
  • Xabier Mate (1).
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.