Basari elkarteak Bazkide Eguna ospatuko du

Hilaren 28rako mendi irteera eta bazkaria antolatu dituzte

Urteroko zita da Basari Elkartearen Bazkide Eguna. Aurten hilaren 28an ospatuko dute. Ohi bezala, goizean mendi buelta egingo dute, eta ondoren bazkaria, aurten elkartean bertan. Mendi bueltara animatzen direnak 09:00etan elkartuko dira Gure Zumardian, eta handik Oiartzungo Karrika auzora joango dira kotxe partikularretan, handik oinez abiatzeko. Bazkarirako txartelak, 18 euroan helduentzat eta 8 euroan haurrentzat, salgai jarri dituzte jada. Kamio, Mimos, Dani eta Leunda tabernetan eros daitezke, hilaren 21era arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.