Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lehen sektorea, erdigunera

Larunbatean egingo dute Landalur Azoka. Azokaren helburu behinena, lehen sektorean lanean ari diren enpresak ezagutaraztea da, baita egiten duten lana aitortzea ere

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/10/16

Landalur azokan bertako produktuak erosi eta dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Errenteriako Landalurraren Azoka egingo dute larunbatean, hamalaugarrenez, Zumardian, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Errenteriako Udalak. Azokaren helburu behinena, lehen sektorean lanean ari diren enpresak ezagutaraztea da, baita egiten duten lana aitortzea ere: “Ez dugu ahaztu behar lehenengo sektoreko enpresa horiek direla gure ingurua eta paisaia mantentzen dituztenak, eta merkatua eta gertuko saltokiak kalitatezko elikagaiekin hornitzen dituztenak”. Egun osoan zehar bertako produktuak, abere, perretxiko, eta erlea zein erlezaintzaren gaineko erakusketa mota ezberdinetako ezti dastaketarekin izango dira Zumardian. Eguzki Borda baserriko Idiazabal jatorrizko izendapena duen ardi gazta, Aparola baserriko behi gazta, Eguzki Borda eta Aparolako barazkiak, Usaskue baserriko marrubiak,  eta Zituene Pasta Obradore Kooperatiboko pasta freskoa, erosi eta ikusi ahalko da bertan. Sagardo naturala egiteko prozesua erakutsiko du azokaren barruan Egiluze sagardotegiak, eta hainbat tailer egiteko aukera ere izango da 11:00etatik 14:00etara. Besteak beste, haurrei begira, landaketa eta lore prentsatu tailerra egingo dute 11:00etatik 12:00etara; Helduentzako haziak lortzeko tailerra 12:00etatik 13:00etara; eta familiei begirako haziak ereiteko tailerra 13:00etatik 14:00etara. Eguerdian atseden hartuta, 16:30ean zabalduko dute berriro azoka. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta, Haziak aratuz, haurrak hezituz tailerra egingo dute, eta 18:00etatik 19:00etara, Hazi baratzak sortu tailerra izango da, adin guztietako jendeari zuzendua. Bitartean, txikienek Basasoro baserriko esnearekin egindako txokolatea dastatzeko aukera izango dute. 10:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 19:30era izango da zabalik azoka. Jakoba Errekondoren hitzaldia etzi Azokarako motorrak berotzen hasteko hitzaldia antolatu dute etzi (osteguna) Jakoba Errekondoren eskutik. Baratzezaintzan aditua, Euskadi Irratiko Landa Berri saioan kolaboratzaile da Errekondo. Tokian tokiko produktuak kontsumitzearen garrantziaz arituko da, baina bertaratutakoek baratzaren inguruan dituzten galderak ere erantzungo ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.