Hilaren 28rako antolatu dute, ohi bezala, Ulia eta Mendiolan zehar
Koldo Mitxelena plazan eta Tomas Lopez kalean moztuko dute ura.
Larunbatean egingo dute Landalur Azoka. Azokaren helburu behinena, lehen sektorean lanean ari diren enpresak ezagutaraztea da, baita egiten duten lana aitortzea ere
Eskualdeko 81 establezimenduk parte hartuko dute merkataritzan euskararen erabilera sustatu nahi duen 'Euskara Saltsan' iniziatiban.
Igandean izango da jaialdia (hilak 21) Donostiako Kursaal auditorioan 19:00etan hasita.
Kukuka antzerki taldeak estreinatuko du antzezlana, Iker Etxarriren zuzendaritzapean, Pasaiako 37. Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan.
Herri batzarraren ondoren proiektua indarberrituta atera dela adierazi dute egitasmo soziokulturalaren bultzatzaileek.
Aste honetan bertan hasi dituzte Oiartzunera etorri berriak euskarara hurbiltzeko eskolak; hainbat jatorritakoak dira partaideak