Herri batzarraren ondoren proiektua indarberrituta atera dela adierazi dute egitasmo soziokulturalaren bultzatzaileek.
Proisako orubea izandakoan hamaika ekitaldi antolatu dituzte sanpedrotarrek.
Nazkatu gara zioen komunikatua plazaratuta herri batzarra deitu zuen Proisak hilabete hasieran, eta orain jakinarazi du batzar haren ondoren “proiektua indarberrituta” atera dela. “Espazio publikoen herri kudeaketa San Pedron errealitate bat da eta ez du atzera bueltarik” adierazi dute, eta auzolanean gogotsu jarraitzeko asmoa agertu dute.
Udalak Ertitik irteteko agindua eman dien arren azaroan aurtengo programazioari hasiera emango diotela iragarri dute, proiektu berriak martxan jarriz eta orain artean hartutako martxari jarraipena emanez.”Proiektu eta proposamen berriak ere badira, herritarrok herritarrontzat eginak, herriari aurkeztu eta gozarazteko, baita entzuteko eta egi bihurtzeko ere”, nabarmendu dute.