Igandean izango da jaialdia (hilak 21) Donostiako Kursaal auditorioan 19:00etan hasita.
Jaialdiaren aurkezpena. Argazkia: EMKE Banda
Errenteriako musika banda
Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen XX. urteurrena ospatzeko antolatu den elkartasun jaian arituko da. Igandean izango da (hilak 21) Donostiako Kursaal auditorioan 19:00etan hasita. Bandak arratsaldeko saioan hartuko du parte , Easo abesbatza eta Anaiak Dantza estudioko ballet dantzariekin batera.
Funtzio soziala ezinbesteko dutela kultura elkarteek ere esan du EMKEk eta horren barruan kokatu du igandeko kontzertuan izango duen parte hartzea, “batzuetan kultur arloan ari garen elkarteak, proiektu berri, sormen eta proposamen eszenikoen antolaketan murgiltzen gara, eta agian ez gara behar adina jabetzen funtzio sozial horrek duen garrantziaz”.
Kultura zabalkundea eta funtzio soziala eskutik helduta joan behar duten zalantzarik ez duela gaineratu du EMKEk, “kultura eta eta arlo sozialaren arteko lankidetza eta kolaborazio esparruak zabalduz. Aspanogi bezalako elkarte batek betetzen duen lan astun, gogor, baina era berean ederrari aitortza egin nahi diogu”.
Jaialdi horretan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Eibar Futbol Taldea, Donostiako arraunlariak, Gipuzkoako Suhiltzaileak, Donostia ospitaleko langileak, Easo Abesbatza, , Anaiak dantza Estudioa eta Errenteriako Musika Banda arituko dira.