Euskaraldiaren aurkezpenak San Pedron, Antxon eta Trintxerpen

Euskaraldiaren aurkezpenak San Pedron, Antxon eta Trintxerpen.

Pasaiako hamaikakoaren hainbat kide Euskaraldiaren aurkezpen orokorrean, Donibanen.

San Pedroko talde eragileak gogorarazi du bihar egingo dutela, udal aretoan, Euskaraldiaren aurkezpena. 18:00etan kale jiran irtengo dira barrutiko euskaltzaleak, frontoitik, ibilbidean Belarriprestak eta Ahobiziak bildu eta 18:30ean, Ertin, aurkezpen ekitaldiari ekiteko. Gogoratu, aurkezpenean euskararen alde lan egin duten emakume sanpedrotarrak omenduko dituztela. Antxoko  talde eragileak, berriz, larunbaterako iragarri du aurkezpena. 13:00etan, Gure Zumardian, eta Trintxerpekoak, azkenik, iganderako, ordu berean, Gernika plazan. Trintxerpen aurkezpena hasi baino ordu erdi lehenago, 12:30ean, kalejira abiatuko dira Gudarien Plazatik eta Azkuenetik, eta aurkezpenaren ondoren, luntxa, mutxikoak eta Illunbe Dantza Taldearen emanaldia izango dira.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.