Anbulatorioan egongo dira datorren astearte arratsaldean; odol emaile berriak eskatu dituzte beste behin
Datorren asteartean izango da aurtengo azken aurreko odol ematea.
Bi hilabete pasatu dira Oiartzungo odol emaileek beren zitarekin bete zutenetik, eta berritzeko txanda izango da datorren asteartean, hilak 23. Ohi bezala, anbulatorioan egongo dira, 18:00etatik 20:00etara arte, edo bukatu arte.
Aurreko odol ematea abuztuaren 21ean egin zuten, eta 42 oiartzuar pasatu ziren anbulatoriotik, horietatik bi berriak. Beste behin, odol emaile berriak behar dituztela nabarmendu dute, eta oraindik likido gorria eman ez dutenak animatu dituzte. Honakoak dira abuztuko datuak, odol motatan banatuta:
- O+: 20.
- O-: 5.
- A+: 15.
- A-: 1.
- B-: 1.