Hizlariak Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola eta kooperatibismoan eta Ekonomia Sozial Eraldatzailean ekintzaile Beñat Irasuegi izango dira.
Irati Mogollon, Itziar Ostolaza, eta Manex Izagirre etxebizitzaren gaineko hitzaldian.
Herri-nortasuna eta herri-bizitza garatzeko estrategiak landuko dituzte Lezo Errotik hitzaldi zikloko bigarren saioan. Bihar da hitzaldia (hilak 18), 19:00etan, Kultur Aretoan. Hizlariak, Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaola eta kooperatibismoan aditu Beñat Irasuegi izango dira.
Galderen bitartez helduko diote parte hartzearen gaiari: “Lezon herri-bizia sortzeko zein faktore hartu behar ditugu kontutan? Herritar eta instituzioen artean nolako elkarlana behar dugu? Nola sortu komunitatea Lezon?…” Horiek eta beste hainbat erantzuten saiatuko dira hitzaldian.
Balorazio oso ona
Aurreko astean abiatu zen Lezo Errotik parte hartze prozesuaren barruan antolatutako hitzaldi zikloa,
etxebizitzaren gaineko solasaldi batekin, eta oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek: “Hitzaldia bera eta jarraian sortu zen hizketaldiaz harro dago Lezo Errotik parte-hartze prozesuko antolakuntza taldea. Aretoa bete egin zen, hizlariek etxebizitzaren inguruko ideia berritzaile asko jarri zituzten mahai gainean, eta gainera, bertara gerturatu ziren lezoarrek hitzaldiaren inguruko balorazio oso positiboa egin zuten”.