Hilaren 27an izango da kontzertua Juanba Berasategi Auditorioan.
Kontzertua eskainiko du Oskarbi taldeak Donibaneko Juanba Berasategi Auditorioan, hilaren 27an, larunbata, 20:00etan. Antolatzaileek adierazi dutenez, oso kontzertu berezia izango da, “Pasaiako herriari eskainitako kantaldi berezia”.
Kontzertuan hamabi artista izango dira oholtzan gainean: hasierako taldeko hiru kide, 70 hamarkadako lau, eta azken urteetan Oskarbira gehitu diren beste bost lagun.
Kantaldian Oskarbiren abesti historikoak interpretatzeaz gain,
Mendira naiz diskoaren kantuak aurkeztuko dituzte. Horiez gain, Joxanton Artzeri omenaldia egingo diotela iragarri dute.
Oskarbi taldea Pasaian sortu zen 1966ko azaroan. Hastapenetan, zazpi lagun aritu ziren taldean, hiru neska eta bi mutil pasaitar, eta bi mutil lezoar.
Orkarbik 60 kontzertutik gora eman ditu bere 52 urteko ibilbidean, eta denbora horretan 25 kide igaro dira taldetik.
Ez Dok Amairuko partaide ere izan zen talde pasaitarra.
Kontzertuaz gain, hilaren 25ean, Pasai Antxon, bere historia laburbiltzen duen
liburua aurkeztuko du Oskarbik. 19:00etan izango da aurkezpena, liburutegian.
Donibaneko kontzertuan parte hartuko duten musikariak:
- Iñaki Maritxalar: gitarra eta ahotsa.
- Joxelu Treku: ahotsa
- Maite Aizkorreta: ahotsa.
- Bakartxo Maritxalar: ahotsa.
- Carlos Ruiz: akordeoia eta ahotsa.
- Gontzal Iñarra: flauta
- Beronika Ondikola: ahotsa.
- Joana Ortega: pianoa eta teklatuak.
- Maite Lopez de Arbina: biolina.
- Sebastian Ustarroz: perkusioa.
- Ixiar Jauregi: txalapartaria.
- Lara Mitxelena: txalapartaria.