Lur Korta ipuin kontalariak ikasturteko lehen saioa hilaren 24an egingo du; lau urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da
Lau urtetik gorakoentzako izango da saioa.
Datorren asteazkenean —hilak 24— bueltatuko dira ipuin kontaketa saioak. Egun hori, gainera, Liburutegien Nazioarteko Eguna da, eta modu horretan ospatuko dute.
Lur Korta ipuin kontalari oiartzuarra izango da saioa gidatuko duena. Lau urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da. Ipuin kontaketa saio horren helburua, baita ikasturtean zehar egingo diren gainontzekoena ere, haurren artean irakurzaletasuna bultzatzea izango da. Saioa 17:30ean hasiko da, Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan.
Gomendioak
Liburutegiko arduradunek hainbat gomendio eman dituzte, saioa behar den moduan joan dadin. Garazi joateko eskatu dute, eta atea itxita baldin badago, ez sartzeko. Adin tartea errespetatzeko eskatu dute, ipuin kontaketa saio bakoitza adin segmentu jakin batentzako moldatuta baitago.
Lau urtetik gorakoentzako saioetan —asteazkenekoa, kasu— helduak ez dira sartuko. Txikienentzako ipuin kontaketetan heldu bakar bat sartu ahal izango da.