Hainbat berritasun egingo dituzte kirol pistaren inguruan; horietako batzuk Elizaldeko bizilagunek eskatu dituzte auzoko bileran
Madalensoro ondoko pista itxuraldatuko dute.
Madalensoro ondoan dagoen kirol pistaren obrak hasi dituzte, eraberritzeko. Hainbat konponketa egingo dituzte: harmailak konpondu, Madalensoro pilotalekuaren eta kirol pistaren arteko tartea saneatu; kirol pista eta ingurua berritu; eta iturria eta baranda jarri.
Lan horietan 287.300 euro inbertituko ditu Oiartzungo Udalak. Elizaldeko bizilagunei auzo batzarrean esan zieten obrak egingo zirela, eta aurreko batzarretan jasotako proposamenetako batzuk kontuan hartu dituzte eraberritzea egiteko garaian.
Gutxi gora behera bi hilabeteko iraupena izango dutela adierazi dute.